BEZEROEN GUNE PRIBATUA
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa |
||
Erantzulea | Asesoría Zubillaga, S.L. (NIF: B20554630) | |
Helburuak | Enpresei, erakundeei, profesionalei eta partikularrei, kontabilitate eta zerga kudeaketa, lan kudeaketa, zuzenbide-aholkularitza, kudeaketa administratiboa, higiezinen zerbitzuak, aseguru kudeaketa eta erlazionatutako bestelako zerbitzu profesionalak ematea; Asesoría Zubillaga, S.L. eta erabiltzailearen arteko kontakturako baliabidea izatea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea, baita gune pribatukoa ere; enpresaren jarduerekin lotutako gaiei eta berriei buruzko informazioa ematea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea | |
Legitimizazioa | Interesdunaren baimena (RGPD art. 6.1.a) Zerbitzu profesionalen prestazioa edo “kontratu-harremana” (RGPD art. 6.1.b) Asesoría Zubillaga, S.L.ren interes legitimoa (RGPD art. 6.1.f) |
|
Hartzaileak | Ez dira datuak hirugarren pertsonei ematen, bete behar legalak izan ezik | |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko enpresara jo dezakezu, helbide honetan: Aialde Kalea, 3, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa), telefonoz; 943491892, edo email bitartez asesoría@asesoriazubillaga.eus |
Asesoría Zubillaga, S.L., en adelante 'Responsable del Tratamiento':
I.F.Z.: B20554630
Helbidea: Aialde Kalea, 3
Herria: 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943491892
Helbide elektronikoa: asesoria@asesoriazubillaga.eus/p>
Webgunea: www.asesoriazubillaga.eus
Asesoría Zubillaga, S.L.ek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu beharreko datu pertsonalen babesaren arloko oinarrizko araudia honako hau da:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”)
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa ('LOPDGDD'”')
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie Asesoría Zubillaga, S.L.ek datu-tratamendurako sistemetan sartu ahal izango dituela bere webgunearen edo kanal ofizialen bidez bildutako datu pertsonalak (posta elektronikoaren, formularioen, eta abarren bidez lortutakoak).
Honako hauek dira Asesoría Zubillaga, S.L.en webgunearen bidez gauzatutako datu-tratamenduen helburuak:
a) Asesoría Zubillaga, S.L. eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikazio tresna bat eskaintzea, baita eskaerei erantzutea ere (adibidez, kontakturako edo kurrikuluma bidaltzeko inprimakiak).
Oinarri legitimatzaile nagusia: interesdunaren baimena (RGPD, art. 6.1.a), datuak helburu horietarako ematen dituenean.
b) Kontabilitate eta zerga kudeaketa, lan kudeaketa, zuzenbide-aholkularitza, kudeaketa administratiboa, higiezinen zerbitzuak, aseguru kudeaketa eta erlazionatutako bestelako zerbitzu profesionalak prestatzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: eskatutako zerbitzuak gauzatzeko, datuak tratatzeko beharra (“Kontratu-harremana”, RGPD, 6.1.b).
c) Webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; gure zerbitzuekin lotutako komunikazio informatiboak eta profesionalak bidaltzea; Asesoría Zubillaga, S.L.ek kudeatutako edo enpresak parte hartutako jarduerei buruzko informazioa eta zabalkuntza ematea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Tratamenduaren Erantzulearen interes legitimoa (RGPD art. 6.1.f)
Datuak helburu jakin baterako biltzen dira; horregatik, helburu hori betetzeko behar den denboran gordeko dira, baita xede horren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak argitzeko ere, edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen aldian. Epe hori igarota, datu pertsonalak ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.
Asesoría Zubillaga, S.L.ek erabiltzaileen datuak babesteko eta horien pribatutasuna mantentzeko konpromisoa dauka. Zure datu pertsonalak isilpean tratatuko ditu araudi honek ezarritakoa betez. Asesoría Zubillaga, S.L.en lan egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteari buruzko prestakuntza jaso dute eta dagokion konfidentzialtasun-konpromisoa eta sekretu profesionalaren eginbeharra sinatu dute.
Asesoría Zubillaga, S.L.ek ez dio erabiltzaileari bere webgunean sartzeko datu pertsonalik eskatzen. Hala ere, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea; adibidez, harremanetarako formularioak betetzeko (kontaktua, gune pribatuaren erabilera, eta abar).
Erabiltzaileak era askean eta borondatez ematen ditu bere datu pertsonalak. Asesoría Zubillaga, S.L.ek eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eduki mota (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen duen erabiltzaileak adierazi eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzen arabera eta indarreko legeria betez egiten duela. Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzaileak adierazten du hirugarrenen berariazko baimena duela datu horiek erabiltzeko.
Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasuna, zuzentasuna eta bidezko tratamendua bermatzeko erantzule bakarra, eta Asesoría Zubillaga, S.L.ek ez du, beraz, alderdi horien gaineko erantzukizunik hartuko. Era berean, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalen zehaztasuna, egunerokotasuna eta benetakotasuna eta datu horiek behar bezala eguneratuta edukiko dituztela hitzematen dute. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eramuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak erabiltzaileari ezin erantzutea ekar dezake.
Asesoría Zubillaga, S.L.k modu egoki eta bidezkoan jasoko ditu datu pertsonalak, webguneko helburu, utilitate, zerbitzu eta/edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Beraz, ez dira inoiz erabiliko iruzurrezko, bidegabeko edo legez kontrako baliabideak, ezta erabiltzaileen legezko eskubideak arriskuan jartzen dituztenak ere.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
Asesoría Zubillaga, S.L. enpresak gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta gutxienez zortzi alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da gutxienez urtean behin aldatzea.
Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.
Gakoa ahazten bazaio, erabiltzaileak Asesoría Zubillaga, S.L.ri jakinarazi beharko dio, honek gako berria emango dio, automatikoki. Asesoría Zubillaga, S.L.k erabiltzaileari gomendatzen dio sartzera doan lehenengo aldian aldatzeko gakoa. Era horretan, erabiltzaileak erraz gogorarazteko moduko eta baimenik ez duten hirugarrenek nekez jakingo duten gakoa eduki ahal izango du.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Asesoría Zubillaga, S.L. enpresari, 943491892 telefono zenbakiaren bitartez edo asesoria@asesoriazubillaga.eus helbide elektronikoaren bitartez.
a) Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinei edo horien antzeko zerbitzuei dagokienez, erabiltzaileak datu pertsonalak emanda harpidetzen badira, edozein unetan kendu ahal izango dute zerbitzu horiekiko harpidetza. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute asesoria@asesoriazubillaga.eus helbide elektronikora, edo Asesoría Zubillaga, S.L.k bajak kudeatzeko eskainitako beste edozein bitarteko erabili; hala nola: «Harpidetza kendu» edo «Unsubscribe» izeneko mekanismoa, informazio-buletinen azken zatian dagoena.
a) Enplegu-eskatzaileak
Asesoría Zubillaga, S.L.n lan egiteko helburuz, webgunearen, formularioen, posta elektronikoaren edo antzeko beste mekanismo batzuen bidez curriculuma aurkezten duen erabiltzaile orok berariazko baimena ematen du bere datuak «Administrazioa» izeneko datu-tratamenduan sartzeko. Zure datuak Asesoría Zubillaga, S.L.ko langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte hartzeko erabili ahal izango dira. Era berean, langileak hautatzeko enpresak kontratatzen dituen kanpo-enpresei komunikatu ahal izango zaizkie erabiltzaileen datuak.
b) Adingabeen datuak
Asesoría Zubillaga, S.L.n zerbitzuak ez daude, berariaz, adingabeei zuzenduta. Hala ere, adingabeei berariaz zuzendutako zerbitzuren bat eskaintzekotan, gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke enpresak, adingabeen datu pertsonalak biltzeko edo, hala balegokio, haien datuak tratatzeko.
Asesoría Zubillaga, S.L.k erabiltzaileei gomendatzen die kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteari buruz garatu dituzten materialak kontsultatzeko.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, bideo hezigarriak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webguneetan dago eskuragarri:
http://www.avpd.euskadi.eus/s045249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063
baita Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/.
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Asesoría Zubillaga, S.L.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Asesoría Zubillaga, S.L.rekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, kukien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Asesoría Zubillaga, S.L.ren menpe.
Asesoría Zubillaga, S.L.k, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Asesoría Zubillaga, S.L.ren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera, Asesoría Zubillaga, S.L. enpresak kapadun konexio protokoloetan oinarritutako kodetze-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruen izan dadin.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Asesoría Zubillaga, S.L.ri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera, segurtasun-eten, bidegabeko edo baimenik gabeko sarbide, edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna zein webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen beste edozein gertakari. Lehentasunezko abisu-mekanismoak 943491892 telefonoa eta asesoria@asesoriazubillaga.eus helbide elektronikoa dira.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Asesoría Zubillaga, S.L., Aialde Kalea, 3, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa), telefonoa: 943491892 edo, bestela, asesoria@asesoriazubillaga.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Asesoría Zubillaga, S.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Asesoría Zubillaga, S.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Asesoría Zubillaga, S.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Asesoría Zubillaga, S.L. eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Asesoría Zubillaga, S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Asesoría Zubillaga, S.L. enpresak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
Datu Pertsonalak Babesteko (EB) 2016/679 Europako Arautegiak (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, “RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduko 3/2018 Lege Organikoak (“LOPDGDD”) bermatuz, Asesoría Zubillaga, S.L.ek jakinarazten du Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu duela eta interesdun guztien eskura jartzen dituela bere datuak:
Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D - 20011 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943453588
Helbide elektronikoa: info@dpobide.com
ZUBILLAGA AHOLKULARITZA
Aialde Kalea 3 behea
20180 Oiartzun - Gipuzkoa